2012/12/13

IZAN GAITEZEN HEROI EGUN BATEZ




 BERAIEK EGUNERO DIRA ETA, GU, IZAN GAITEZEN EGUN BATEZ BADA ERE!!



Oso oso interesgarria, benetan ikusiii



benetan interesgarria eta bitxia delako jartzen dizuet bideo hau hemen, guztion eskura!



http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=lGfydvpa3Vk

2012/11/20


ZER DA DOWN SINDROMEA?
Down sindromea arazo genetikoa da, 21. kromosoman dagoen alterazioa hain zuzen ere. Atzerapen mental guztien %25ak down sindromeak osatzen du.
Hezkuntzan kontuan hartzeko arazoa da, horregatik hainbat gauza izan behar dira kontuan. Hasieran gurasoei bideratu behar zaie. Argitu behar da hasiera geldoa dela, eta batzuetan aurrerapenak nabariak badira ere, batzuetan geldialdia izango dela. Garapenerako laguntza jarrera batek:
  •     Bitartekoak eta potentzialtasunak azpimarratu behar ditu, eta ez mugapenak.
  •     Ez du gehiegi babestu behar eta ez du izan behar haur izaten jarraitzeko joera.
  •      Ez du pertsona ordeztu behar besteen ordez aukeratuz edo antolatuz.
  •      Akatsak egiten uzteak ikaskuntza laguntzen du.

  •     Pertsona bere osotasunean hartu behar du eta ez du defizitarekin bakarrik identifikatu behar.
  •      Eskuhartzea indartuko duten denbora eta erritmoa errespetatu behar ditu eta ez du aurreratu behar.
  •           Bere ulermen-gaitasunaren mailan mundua ulergarri izan dadin saiatu behar du eta ez du aurrez suposatu behar ezin dutela ulertu, aitzitik, sarbiderako estrategiak bilatu behar ditu.
  •   Komunikazioa onartu eta sustatu behar du inguruarekiko elkarreragina estulatzeko (buruaren, besoen eta eskuen mugimenduak artikulaziorako behar direnak baino lehenago kontrolatzen dituzte). Komunikatzeko saiakera guztiak baloratu eta interpretatu behar dira. Helduak bi kode, elkarren osagarri direnak, erabil ditzake (hitzezkoa eta keinuen bidezkoa).

2012/11/14

IKAS KOMUNITATEAREN INGURUKO NIRE IRITZIA


Ume guztiak desberdinak dira, euren ezaugarriak dituzte, euren trebetasunak eta zailtasunak... Hau dela eta bakoitzaren ezaugarriak ikusita eraiki behar dugu ikaskuntza. Ezin ditugu guztiei jakintza maila berdinera heltzera bultzatu, norberak bere interesak eta habileziak ditu eta horiek dira potentziatu egin behar direnak.

Hainbat eskola ari dira ideia hau aurrera eramaten. (Hoietariko baten web-orrian sartzeko egin klik HEMEN).Baina programa hau ez da bakarrik ikasle direnentzat, baizik eta gurasoentzat ere. Azken hauek euren seme-alaben hezkuntzan inplikatu behar dira, interesa aurkeztu eta eskolarekin batera ekintzak jorratu. Eskolan hezkuntza bikaina jaso arren, etxean kontrako jarrera badute, ez du ezertarako balio eskolako profesionalek egiten ari diren lana.

Umeak etorkizuneko gizartea dira eta gizarte hori balore positibotan oinarritua egotea nahi baldin badugu, jar gaitezen lanean ume hauei merezi duten hezkuntza emateko. Eman ditzagun gure telebista eta kafe orduak gure umeentzako ganorazko gizartea eraikitzen.

2012/11/13


Aupa, sarrera honekin link bat eratu nahi dut, nire blogean idazten dudan gaiari buruzko informazio gehiago izan dezazuen. Horretarako, hezkuntzaren atal hau jorratzen duen beste blog bat gomendatuko dizuet:
Egin klik HEMEN

Interesatuko zaizuelakoan....

2012/11/12

IRAGARKI ON BATEKIN USTEN ZAITUZTET!!

EUSKARAZKO IRAGARKI HAU, ELKARBIZITZAN OINARRITUA DAGO:

IMAJINA EZAZU HERRI BAT....
ATEAK BETI ZABALIK DITUENA...
ETA BELDURRIK EMATEN EZ DIZUNA...

BIZITZA ELKARBIZITZA DA

Hona hemen informazio eta iritzi artikulu bat


CERMI (Comité Español de personas con discapacidad) taldearen ustez Espainiar estatuaren senatuak onartu berri duen unibertsiateen lege orokor berria aurrepausu garrantzitsua da pertsona gaigabetuen barneratze prozesuan ikasketa nagusiei dagokienez. Lege honek aldaketa onuragarri anitz ditu.
Alde batetik, ikasle guztien berdintasuna bermatzen du, parte-hartze aktibo eta betea izanik.
Beste alde batetik, tasen salbuespena izango dute.
Azkenik, ailegaerraztasunari begira , proiektu honek dio, unibertsitate-eraikin eta instalazioak, espazio birtualak, zerbitsuak, prozedura eta informazio-iturriak barne, pertsona guztientzat eskuraerrazak izan behar direla, inor gaibabezia duela eta, sartzeko, mugitzeko, egoteko, komunikatzeko edota informazioa lortzeko eskubidea ezeztua izan gabe.

2012/11/11

Autoestimua lantzen...


Hezkuntza bereziaren barnean jorratu dudan lehenengo gaia autismoa izan da. Arlo honi buruzko informazio asko dago. Autismoaren estatistikak oso garrantzitsuak dira arazoaren magnitudea jakiteko. Bideo honek esaldi batzuk erabiltzen ditu nolabait arazoa azaltzeko eta estatistikak aurkezteko. Hau da esaten duena:
Autismoa: epidemia isila
Autismoak ume generazio oso baten burmuin eta arimak jaten ari da. Autismoa nahasmen biologiko eta neurologiakoa da ondorio psikologikoekin, komunikazio, giza- eta pentsamendu trebetasunetan eraginak izan ditzakeena. 1970. urtean autismoa ez zen oso ohikoa, 10.000 umetatik batek bakarrik jasaten baitzuen. 1992tik datu hau era larrian handitu da munduaren herrialde guztietan. Estatu Batuetako gobernuaren esanetan gaur egun 166 umeetatik bat autista da. Ecuadorren uste da gutxienez 50.000 ume autista daudela. Bost autistetatik lau umeak dira. Askotan autismoak ume bikiei jotzen die, batzutan familia berean ume autista bat baino gehiago egonez.
Autismoak ez du bizitza laburtzen, hala ere arazo hau jasaten duten askok errakuntzaz instituzio psikiatrikoetan bukatzen dute. Inork ez du zergaitia ezagutzen. Inork ez du irtenbidea ezagutzen. Nahasgarria gertatzen den datu bat da umeak normatzat hartzen direla bi urte dituzten arte. Eta gero autismoa agertzen da.
Autismoa umeen ezgaitasun ohikoena bihurtzen ari da. Autismoak zure auzokidearen semeari edoota zure alabaren klaseko bati jo liezaioke. Baina berri onak daude... Estrategia berriak sortzen ari dira eta lehen ezinezkoak ziruditen aurrerapenak egiten ari dira ume autistek. Eta euren seme-alabak gizartean barneratuz egiten ari dira.


Zer da Integrazioa?


Integrazio hitzak oso definizio ezberdinak ditu gaur egun. Beti ulertzen da talde minoritario bat talde handian integratu behar dela, bere ezaugarri pertsonalak galduz, eta ahal den ehinean talde handiaren ezaugarriak bereganatuz, ahalik eta berdintsuen bihurtuz.
Ideia honek ezugarri propioetatik pertsonalitatea eraikitzearen kontra doa. Bakoitzaren bereizgarrietatik abiatuz errezago gertatzen da pertsona horren garapena soziala eta pertsonala.
Eskoletara ikasle asko heltzen dira hainbat gaigabeziekin: fisikoak, psikikoak, sentsorialak, ekonomikoak edo sozialak. Talde hau hezkuntza-behar berezidun ikasleak titulo pean agertzen dira, baina argi dago ezberdintasun handiak daudela batzuen eta besteean artean, eta, beraz, helmuga desberdinekin ere. Horregatik, metodo eta estrategia ezberdinak erabili behar dira.
Bi arazo daude: lehenengoa gaigabeziak aurkitzea eta, bigarrena, non, zelan eta noiz landuko diren. Kontu hauek konpontzeko bi aukera daude:
- Ikasleen ezaugarrietatik abiatuta taldetan ezberdintzea (gutxirarte egin ohi den bezala sexu ezberdintasunarekin).
- Taldean banan-banako tratamendua eskeintzea.
Honi buruzko informazio gehiago aurkitzea ez da batere zaila. Hala ere, interesgarriena "CONSTRUIR LA ESCUELA DESDE LA DIVERSIDAD Y PARA LA IGUALDAD" deituriko kongresuan idatzitako hau iruditu zait, "Necesidades educativas especiales e integración" delakoa hain zuzen ere.

2012/10/24




                 INTEGRAZIOA BEHARREZKOA DELAKO....



BEHAR GAITUZTEGULAKO ETA GUK BEHAR DITUGULAKO....

2012/09/19

hemen nator...

Kaixo Lagunok!!!
Sortu dudan blog hau haur hezkuntzako ikasgai baterako da.
Egia esan ez dut esperientziarik honetan, lehenengo aldia da blog bateko partaida nahizela!!!

Beraz, hemendik aurrera hemen izango nauzue!!
ondo ibili!!!