Hezkuntza
bereziaren barnean jorratu dudan lehenengo gaia autismoa izan da. Arlo honi
buruzko informazio asko dago. Autismoaren estatistikak oso garrantzitsuak dira
arazoaren magnitudea jakiteko. Bideo honek esaldi batzuk erabiltzen ditu
nolabait arazoa azaltzeko eta estatistikak aurkezteko. Hau da esaten duena:
Autismoa:
epidemia isila
Autismoak
ume generazio oso baten burmuin eta arimak jaten ari da. Autismoa nahasmen
biologiko eta neurologiakoa da ondorio psikologikoekin, komunikazio, giza- eta
pentsamendu trebetasunetan eraginak izan ditzakeena. 1970. urtean autismoa ez
zen oso ohikoa, 10.000 umetatik batek bakarrik jasaten baitzuen. 1992tik datu
hau era larrian handitu da munduaren herrialde guztietan. Estatu Batuetako
gobernuaren esanetan gaur egun 166 umeetatik bat autista da. Ecuadorren uste da
gutxienez 50.000 ume autista daudela. Bost autistetatik lau umeak dira. Askotan
autismoak ume bikiei jotzen die, batzutan familia berean ume autista bat baino
gehiago egonez.
Autismoak
ez du bizitza laburtzen, hala ere arazo hau jasaten duten askok errakuntzaz
instituzio psikiatrikoetan bukatzen dute. Inork ez du zergaitia ezagutzen.
Inork ez du irtenbidea ezagutzen. Nahasgarria gertatzen den datu bat da umeak
normatzat hartzen direla bi urte dituzten arte. Eta gero autismoa agertzen da.
Autismoa
umeen ezgaitasun ohikoena bihurtzen ari da. Autismoak zure auzokidearen semeari
edoota zure alabaren klaseko bati jo liezaioke. Baina berri onak daude...
Estrategia berriak sortzen ari dira eta lehen ezinezkoak ziruditen aurrerapenak
egiten ari dira ume autistek. Eta euren seme-alabak gizartean barneratuz egiten
ari dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario