Integrazio hitzak oso definizio
ezberdinak ditu gaur egun. Beti ulertzen da talde minoritario bat talde handian
integratu behar dela, bere ezaugarri pertsonalak galduz, eta ahal den ehinean
talde handiaren ezaugarriak bereganatuz, ahalik eta berdintsuen bihurtuz.
Ideia honek ezugarri
propioetatik pertsonalitatea eraikitzearen kontra doa. Bakoitzaren
bereizgarrietatik abiatuz errezago gertatzen da pertsona horren garapena
soziala eta pertsonala.
Eskoletara ikasle asko heltzen
dira hainbat gaigabeziekin: fisikoak, psikikoak, sentsorialak, ekonomikoak edo
sozialak. Talde hau hezkuntza-behar berezidun ikasleak titulo pean agertzen
dira, baina argi dago ezberdintasun handiak daudela batzuen eta besteean
artean, eta, beraz, helmuga desberdinekin ere. Horregatik, metodo eta
estrategia ezberdinak erabili behar dira.
Bi arazo daude: lehenengoa
gaigabeziak aurkitzea eta, bigarrena, non, zelan eta noiz landuko diren. Kontu
hauek konpontzeko bi aukera daude:
- Ikasleen ezaugarrietatik
abiatuta taldetan ezberdintzea (gutxirarte egin ohi den bezala sexu
ezberdintasunarekin).
- Taldean banan-banako
tratamendua eskeintzea.
Honi buruzko informazio gehiago
aurkitzea ez da batere zaila. Hala ere, interesgarriena "CONSTRUIR LA
ESCUELA DESDE LA DIVERSIDAD Y PARA LA IGUALDAD" deituriko kongresuan
idatzitako hau iruditu zait, "Necesidades educativas especiales e
integración" delakoa hain zuzen ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario