Ume guztiak desberdinak dira, euren ezaugarriak
dituzte, euren trebetasunak eta zailtasunak... Hau dela eta bakoitzaren
ezaugarriak ikusita eraiki behar dugu ikaskuntza. Ezin ditugu guztiei jakintza
maila berdinera heltzera bultzatu, norberak bere interesak eta habileziak ditu
eta horiek dira potentziatu egin behar direnak.
Hainbat eskola ari dira ideia hau aurrera
eramaten. (Hoietariko baten web-orrian sartzeko egin klik HEMEN).Baina programa
hau ez da bakarrik ikasle direnentzat, baizik eta gurasoentzat ere. Azken hauek
euren seme-alaben hezkuntzan inplikatu behar dira, interesa aurkeztu eta
eskolarekin batera ekintzak jorratu. Eskolan hezkuntza bikaina jaso arren,
etxean kontrako jarrera badute, ez du ezertarako balio eskolako profesionalek
egiten ari diren lana.
Umeak etorkizuneko gizartea dira eta gizarte hori
balore positibotan oinarritua egotea nahi baldin badugu, jar gaitezen lanean
ume hauei merezi duten hezkuntza emateko. Eman ditzagun gure telebista eta kafe
orduak gure umeentzako ganorazko gizartea eraikitzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario