BERAIEK EGUNERO DIRA ETA, GU, IZAN GAITEZEN EGUN BATEZ BADA ERE!!
DENOK BATERA GEHIAGO GARELAKO
2012/12/13
Oso oso interesgarria, benetan ikusiii
benetan interesgarria eta bitxia delako jartzen dizuet bideo hau hemen, guztion eskura!
http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=lGfydvpa3Vk
2012/11/20
ZER DA DOWN
SINDROMEA?
Down sindromea arazo genetikoa da, 21. kromosoman
dagoen alterazioa hain zuzen ere. Atzerapen mental guztien %25ak down
sindromeak osatzen du.
Hezkuntzan
kontuan hartzeko arazoa da, horregatik hainbat gauza izan behar dira kontuan. Hasieran gurasoei bideratu behar zaie. Argitu
behar da hasiera geldoa dela, eta batzuetan aurrerapenak nabariak badira ere,
batzuetan geldialdia izango dela. Garapenerako laguntza jarrera batek:
- Bitartekoak eta potentzialtasunak azpimarratu behar ditu, eta ez mugapenak.
- Ez du gehiegi babestu behar eta ez du izan behar haur izaten jarraitzeko joera.
- Ez du pertsona ordeztu behar besteen ordez aukeratuz edo antolatuz.
- Akatsak egiten uzteak ikaskuntza laguntzen du.
- Pertsona bere osotasunean hartu behar du eta ez du defizitarekin bakarrik identifikatu behar.
- Eskuhartzea indartuko duten denbora eta erritmoa errespetatu behar ditu eta ez du aurreratu behar.
- Bere ulermen-gaitasunaren mailan mundua ulergarri izan dadin saiatu behar du eta ez du aurrez suposatu behar ezin dutela ulertu, aitzitik, sarbiderako estrategiak bilatu behar ditu.
- Komunikazioa onartu eta sustatu behar du inguruarekiko elkarreragina estulatzeko (buruaren, besoen eta eskuen mugimenduak artikulaziorako behar direnak baino lehenago kontrolatzen dituzte). Komunikatzeko saiakera guztiak baloratu eta interpretatu behar dira. Helduak bi kode, elkarren osagarri direnak, erabil ditzake (hitzezkoa eta keinuen bidezkoa).
2012/11/14
IKAS KOMUNITATEAREN INGURUKO NIRE IRITZIA
Ume guztiak desberdinak dira, euren ezaugarriak
dituzte, euren trebetasunak eta zailtasunak... Hau dela eta bakoitzaren
ezaugarriak ikusita eraiki behar dugu ikaskuntza. Ezin ditugu guztiei jakintza
maila berdinera heltzera bultzatu, norberak bere interesak eta habileziak ditu
eta horiek dira potentziatu egin behar direnak.
Hainbat eskola ari dira ideia hau aurrera
eramaten. (Hoietariko baten web-orrian sartzeko egin klik HEMEN).Baina programa
hau ez da bakarrik ikasle direnentzat, baizik eta gurasoentzat ere. Azken hauek
euren seme-alaben hezkuntzan inplikatu behar dira, interesa aurkeztu eta
eskolarekin batera ekintzak jorratu. Eskolan hezkuntza bikaina jaso arren,
etxean kontrako jarrera badute, ez du ezertarako balio eskolako profesionalek
egiten ari diren lana.
Umeak etorkizuneko gizartea dira eta gizarte hori
balore positibotan oinarritua egotea nahi baldin badugu, jar gaitezen lanean
ume hauei merezi duten hezkuntza emateko. Eman ditzagun gure telebista eta kafe
orduak gure umeentzako ganorazko gizartea eraikitzen.
2012/11/13
Aupa, sarrera honekin link bat eratu nahi dut,
nire blogean idazten dudan gaiari buruzko informazio gehiago izan dezazuen.
Horretarako, hezkuntzaren atal hau jorratzen duen beste blog bat gomendatuko
dizuet:
Egin klik HEMEN
Interesatuko zaizuelakoan....
2012/11/12
IRAGARKI ON BATEKIN USTEN ZAITUZTET!!
EUSKARAZKO IRAGARKI HAU, ELKARBIZITZAN OINARRITUA DAGO:
IMAJINA EZAZU HERRI BAT....
ATEAK BETI ZABALIK DITUENA...
ETA BELDURRIK EMATEN EZ DIZUNA...
BIZITZA ELKARBIZITZA DA
Hona hemen informazio eta iritzi artikulu bat
CERMI (Comité Español de personas con
discapacidad) taldearen ustez Espainiar estatuaren senatuak onartu berri duen
unibertsiateen lege orokor berria aurrepausu garrantzitsua da pertsona
gaigabetuen barneratze prozesuan ikasketa nagusiei dagokienez. Lege honek
aldaketa onuragarri anitz ditu.
Alde batetik, ikasle guztien berdintasuna
bermatzen du, parte-hartze aktibo eta betea izanik.
Beste alde batetik, tasen salbuespena izango dute.
Azkenik, ailegaerraztasunari begira , proiektu
honek dio, unibertsitate-eraikin eta instalazioak, espazio birtualak,
zerbitsuak, prozedura eta informazio-iturriak barne, pertsona guztientzat
eskuraerrazak izan behar direla, inor gaibabezia duela eta, sartzeko,
mugitzeko, egoteko, komunikatzeko edota informazioa lortzeko eskubidea ezeztua
izan gabe.
2012/11/11
Autoestimua lantzen...
Hezkuntza
bereziaren barnean jorratu dudan lehenengo gaia autismoa izan da. Arlo honi
buruzko informazio asko dago. Autismoaren estatistikak oso garrantzitsuak dira
arazoaren magnitudea jakiteko. Bideo honek esaldi batzuk erabiltzen ditu
nolabait arazoa azaltzeko eta estatistikak aurkezteko. Hau da esaten duena:
Autismoa:
epidemia isila
Autismoak
ume generazio oso baten burmuin eta arimak jaten ari da. Autismoa nahasmen
biologiko eta neurologiakoa da ondorio psikologikoekin, komunikazio, giza- eta
pentsamendu trebetasunetan eraginak izan ditzakeena. 1970. urtean autismoa ez
zen oso ohikoa, 10.000 umetatik batek bakarrik jasaten baitzuen. 1992tik datu
hau era larrian handitu da munduaren herrialde guztietan. Estatu Batuetako
gobernuaren esanetan gaur egun 166 umeetatik bat autista da. Ecuadorren uste da
gutxienez 50.000 ume autista daudela. Bost autistetatik lau umeak dira. Askotan
autismoak ume bikiei jotzen die, batzutan familia berean ume autista bat baino
gehiago egonez.
Autismoak
ez du bizitza laburtzen, hala ere arazo hau jasaten duten askok errakuntzaz
instituzio psikiatrikoetan bukatzen dute. Inork ez du zergaitia ezagutzen.
Inork ez du irtenbidea ezagutzen. Nahasgarria gertatzen den datu bat da umeak
normatzat hartzen direla bi urte dituzten arte. Eta gero autismoa agertzen da.
Autismoa
umeen ezgaitasun ohikoena bihurtzen ari da. Autismoak zure auzokidearen semeari
edoota zure alabaren klaseko bati jo liezaioke. Baina berri onak daude...
Estrategia berriak sortzen ari dira eta lehen ezinezkoak ziruditen aurrerapenak
egiten ari dira ume autistek. Eta euren seme-alabak gizartean barneratuz egiten
ari dira.
Zer da Integrazioa?
Integrazio hitzak oso definizio
ezberdinak ditu gaur egun. Beti ulertzen da talde minoritario bat talde handian
integratu behar dela, bere ezaugarri pertsonalak galduz, eta ahal den ehinean
talde handiaren ezaugarriak bereganatuz, ahalik eta berdintsuen bihurtuz.
Ideia honek ezugarri
propioetatik pertsonalitatea eraikitzearen kontra doa. Bakoitzaren
bereizgarrietatik abiatuz errezago gertatzen da pertsona horren garapena
soziala eta pertsonala.
Eskoletara ikasle asko heltzen
dira hainbat gaigabeziekin: fisikoak, psikikoak, sentsorialak, ekonomikoak edo
sozialak. Talde hau hezkuntza-behar berezidun ikasleak titulo pean agertzen
dira, baina argi dago ezberdintasun handiak daudela batzuen eta besteean
artean, eta, beraz, helmuga desberdinekin ere. Horregatik, metodo eta
estrategia ezberdinak erabili behar dira.
Bi arazo daude: lehenengoa
gaigabeziak aurkitzea eta, bigarrena, non, zelan eta noiz landuko diren. Kontu
hauek konpontzeko bi aukera daude:
- Ikasleen ezaugarrietatik
abiatuta taldetan ezberdintzea (gutxirarte egin ohi den bezala sexu
ezberdintasunarekin).
- Taldean banan-banako
tratamendua eskeintzea.
Honi buruzko informazio gehiago
aurkitzea ez da batere zaila. Hala ere, interesgarriena "CONSTRUIR LA
ESCUELA DESDE LA DIVERSIDAD Y PARA LA IGUALDAD" deituriko kongresuan
idatzitako hau iruditu zait, "Necesidades educativas especiales e
integración" delakoa hain zuzen ere.
2012/09/19
hemen nator...
Kaixo Lagunok!!!
Sortu dudan blog hau haur hezkuntzako ikasgai baterako da.
Egia esan ez dut esperientziarik honetan, lehenengo aldia da blog bateko partaida nahizela!!!
Beraz, hemendik aurrera hemen izango nauzue!!
ondo ibili!!!
Sortu dudan blog hau haur hezkuntzako ikasgai baterako da.
Egia esan ez dut esperientziarik honetan, lehenengo aldia da blog bateko partaida nahizela!!!
Beraz, hemendik aurrera hemen izango nauzue!!
ondo ibili!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)